AESLEME elkartekoen bizipenak lehen pertsonan entzuten

DBH4ko ikasleekin elkartu dira Bizkarrezur muineko lesioa aztertzeko AESLEME elkarteko kideak.

Bide segurtasunak eta ibilgailuan izandako istripuen ondorioak izan dituzte hizpide, lehen pertsonan bizitakoa kontatu die ikasleei bizkarrezur muineko lesioa duen pertsona batek. Arretaz entzun diete ikasleek, halako bizipenetatik zer ikasia dutela ikusita.

EKINTZA ikastolan egin duten bezalako saioekin, eta beste hainbat prebentzio eta sentsibilizazio kanpainen bidez, istripuak saihestea da AESLEME elkartearen helburua. Elkarteko datuen arabera, azken 30 urteeran nabarmen gutxitu da atzera bueltarik gabeko lesioak izan dituzten pertsonen kopurua. Baina kontzientzia hartzea garrantzitsua da oraindik ere, eta horregatik jarraitzen dute lanean elkarteko kideek.

EKINTZA ikastolaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu AESLEME elkarteko kideei gure ikasleekin igaro duten tarteagatik.

 

AESLEMEAESLEMEAESLEMEAESLEME