Sukalde propioa eta beste aparteko zerbitzu gehigarriak, erreferentziazko hezkuntza-eskaintza osatzeko

EKINTZA Ikastolan zerbitzu gehigarriak eskaintzen dizkiegu familiei, kalitate-plus batekin, zuen seme-alaben ikaskuntza-esperientzia osatzeko. Gainera, horietako bakoitzari aplikatzen diogu gure filosofia: hurbiltasuna eta arreta pertsonalizatua. Hona hemen garrantzitsuenak:

Sukalde propioa:

Ikastolan zuen etxean bezainbeste arduratzen gara zuen seme-alabek jaten dutenaz. Horregatik, nutrizioko profesionalek diseinatutako menu osasungarriak prestatzen ditugu egunero gure sukaldean, hurbileko produktuari garrantzia emanez.

EKINTZAn, 2 urteko haurrek beren gelan jaten dute. Gainerako ikasleak bi jantokitan banatzen dira: txikienei arreta emateko, 3 eta 7 urte bitartekoek beren jantokia dute. Duten adina dutela, une oro bertako langileek zaintzen dituzte.

Garraioa neurrira:

Urtero, interesa duten familien beharretara egokitzen ditugu gure autobusen ibilbideak. Gure autobus zerbitzua gainbegiratuta dago eta estaldura ematen die Donostialdeko eremu zabal batean bizi diren ikasleei. Esate baterako, Hernani, Oiartzun eta Lasarte-Oriaraino iristen gara. Gainera, ikastolako sarrera- eta irteera-ordutegiak maila akademiko guztietan betetzeaz gain, zerbitzu berezia dugu eskolaz kanpoko jarduerak amaitzean.

Zaintza malgua:

Badakigu unean-unean edo modu jarraituan, familiek premia izan dezakezuela zuen seme-alabak ikastolan lehenago sartzeko edo pixka bat beranduago ateratzeko. Horregatik, Haur eta Lehen Hezkuntzako familiek erabiltzeko moduko ordutegi zabala eta malgua dugu, goizeko 07:30etik 18:00etara. Zaintza-gunean, haurrak ikastola barruko langileek zaintzen dituzte beti.

Eskolaz kanpokoak:

EKINTZA Ikastolan gure hezkuntza proiektua osatzen duten eskolaz kanpoko jardueren eskaintzaren berezitasunagatik ere nabarmentzen gara.
Kirol- eta arte-jardueren eskaintza zabalaz gain, geure musika eskola dugu –hamahiru pertsonako talde batek egiten du lan bertan–. Abesbatza bat ere badugu, hainbat talde dituena. Bertan, hainbat ziklotako ikasleek parte hartzen dute, baita ikastolako gurasoek eta irakasleek ere.

Gure hezkuntza-proposamena, lantaldea eta instalazioak ezagutu nahi badituzu, zatoz gu ezagutzera. Eskatu bisita pertsonalizatua, edo parte hartu urtarrilaren 13rako antolatu dugun ate irekien jardunaldian.

Deitu iezaguzu 943 21 03 07 edo eman izena hemen.