Dibertsioa nagusi LH5eko konbibentzietan

Ikasturte berriko konbibentziak hasi dira EKINTZA Ikastolan, dibertsio eta laguntasun eztanda batekin. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Astitz eta Mendukilo kobazuloa bisitatu dituzte, naturaz gozatuz.

Abentura mendian ibilaldi bat eginez hasi zen. Bertan, ikasleek naturaren edertasunarekin gozatu zuten, tokiko ekosistemari buruz ikasiz eta ingurunearekiko lotura indartuz. Barreak eta jolasak izan ziren protagonistak.

EKINTZA Ikastolako konbibentzietan edo elkarbizitzetan, itsuen jolasera edo hainbat herri kiroletan aritzen gozatzeko aukera ere izan zuten, partehartzaileen trebetasuna agerian utziz. Eta diskoteka batekin borobildu zuten irteera, musikarekin eta dantza eginez oroitzapen ahaztezinak sortuz.

Jai-giroa eta alaitasuna nagusi izan dira konbibentzien txoko bakoitzean, eta ikasleek primeran pasa dute. Haien aurpegiak ikusi besterik ez dago horrekin konturatzeko!

Abentura hau hasi besterik ez da egin. Aste honetan, Lehen Hezkuntzako 5. mailako beste bi taldek konbibentzia ahaztezin hauetan parte hartzeko aukera izango dute, oroitzapen eder gehiago ekarriz EKINTZA Ikastolara.