Donostia hobetzeko irtenbide berritzaile bila

Donostiako Udalak antolatuta, hiria hobetzeko helburua duen Inn Challenge-aren 4. edizioan parte hartu dugu. Lau hilabetez gogor lan egin dugu gaur egungo pandemia egoeran hiria hobetzeko hainbat erronkari erantzuteko, eta sari bat ere irabazi dute EKINTZA-ko ikasleek!

400 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute aurtengo edizioan, eta EKINTZA-ko ikasleek lortu dute sarietako bat. Guztira bost izendapen zituen ikastolak, eta azkenean robotika aurreratuaren teknologiaren erabilera onena kategorian lortu dute saria Anticovid taldeko kideek.

Ospitaleko langileen artean kutsadura kasuak ekiditea helburu

Ospitaleko langileen artean egon diren kutsadurak ekiditeko proiektu bat proposatu dute Anticovid taldeko ikasleek. Koronabirusa dela-eta, erizain eta mediku askok Covid-a hartu dute lanpostuan, eta hori ekiditeko, talde honek robot bat sortu du kutsatze hori jaisteko asmoz. Funtzio desberdinak ditu, hala nola, logelen desinfekzioak, pazienteen komunikazioa bermatzen du familia eta langileekin, ospitalean dagoen jendearen tenperatura neurtzen du…

Puntako enpresekin elkarlanean

Donostia Sustapena erakundetik bost teknologia proposatu zizkiguten hiria hobetzeko, horien artean, esaterako, adimen artifiziala, robotika edo gauzen Interneta. Ikasleek lanketa egin behar izan dute eta hainbat ideia garatu teknologia horiek erabiliz proposatutako helburuak lortzeko. Lau hilabete hauetan zehar, diseinuan, ikerketan, interakzioan… punta-puntan lan egiten duten Donostiako hainbat enpresekin batera lan egiteko aukera izan dute ikasleek (Domotek, Tecnun, Nuavis, Irisbond, Ikusi, CEIT, Naru Intelligence, Vicomtech…)

Hona hemen gaur Kursaalean egin den ekitaldiko argazki batzuk: