Eskrima ikasten aritu dira 1. Batxilergoko ikasleak

Badira albistegietan beti agertzen diren kirolak. Baina, badira ere onura ugari ekartzen dituzten beste kirol-diziplina batzuk, eta horiek probatzea nahikoa izaten da erabat txunditua geratzeko. Hori da eskrimaren kasua, eta lehen aldiz, EKINTZA Ikastolan Batxilergoko lehen mailako ikasleek kirol horrekin gozatzea nahi izan dugu. Heziketa Fisikoko klasean aritu dira eskrima praktikatzen eta ederki pasa dute.

Izan ere, adituek diotenez, eskrima egiten duten pertsonak errespetu osoz jokatzen dute eta zorrotzak dira, baita arinak ere. Alde horretatik, kirol honek onura ugari dakartza; besteak beste, ondokoak:

– Estrategiak garatzen eta aukeratzen laguntzea.
– Erabakiak hartzen laguntzen du, eta egoera kritikoetan horiek errazten ditu.
– Zenbait balio sustatzen ditu, hala nola, diziplina eta errespetua pistetan eta pistetatik kanpo.
– Arrazoitzeko gaitasuna entrenatzen du; abiadura, oreka eta koordinazioa bultzatzen ditu.
– Autokontrol emozionala areagotzen du.
– Egokitzeko eta kontzentratzeko gaitasuna hobetzen du.
– Motibazioa eta lehiakortasun positiboa lantzen ditu; erreflexuak eta erreakzio-gaitasuna arintzen ditu.
– Adrenalina askatzen laguntzen du; talde-kohesioa bultzatzen du eta dibertsioa eta kirolarekiko zaletasuna sustatzen ditu.

Beraz, ez da gutxi egun hauetan ikasi duzuen guztia. Bejondeizuela!