LH1eko ikasleak Pagoetan izan dira egun ederraz gozatzen

EKINTZA Ikastolako LH 1eko ikasleak Pagoetan izan dira eta egun ederrarekin gozatzeko aukera izan dute. Aiako Iturraran parketxeko landareak ezagutu dituzte eta paradisu txikian barrena ibili dira. Parketxea, XVIII. mendeko jatorrizko egurrezko egitura mantentzen duen baserri ederra da eta bertan naturaren eta gizakiaren jardueraren arteko harremanaren berri eman digute.

Agorregiko burdinola eta errota hidraulikoen gunea ere ezagutu dute esploratzaile txikiek. Oso egokia da industriaurreko ondarea ezagutzeko. XVIII. mendean berreraikitako instalazio hidraulikoari jarraituz zaharberritua dago. Euskal Herrian Erdi Aroaz geroztik erabili izan da ura energia sortzeko. Burdinola, berriz, nagusia zen eta bertan burdina lortzen zen, gero burdinola txikietara eraman eta lantzeko. Lanerako lehengaiak burdin harria, egur-ikatza eta erreketako ura ziren. Errotetan aldiz, gari edo arto alea xehetuz irina lortzen zen.

Lortutako irinarekin ogia egiten aritu dira EKINTZAko ikasleak eta baita egindako arte lana dastatzen ere! Eta eguna parkean jolasean borobildu dugu.

Ikusi egun ederra jasotzen duen bideoa eta gozatu guk egin dugun bezala!