2024/25 ikasturtean EKINTZA Ikastolara zatoz? Horrela egin behar duzu matrikulazioa

2024-2025 ikasturteko matrikulazio epea datorren otsailaren 7tik 23ra izango da Euskadin. Zure seme edo alaba lehen aldiz eskolaratu behar baduzu, zein ikastetxez aldatu behar baduzu, matrikulazio prozesua berdina da. Ez da zaila, baina dokumentazio desberdina bildu beharko duzue! Horregatik, EKINTZA Ikastolara etortzea erabaki duzuenontzat gida hau prestatu dugu, matrikula egiteko orduan lagungarria izan dadin.

Non egin behar da matrikula?

Bi aukera dituzue, EKINTZA Ikastolan bertan edo online, Hezkuntza Sailaren webgunetik.

EKINTZA Ikastolan aurrez aurre egin nahi izanez gero, gure idazkaritzara bertaratu zaitezkete astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:30era eta zuen seme edo alabaren matrikula gauzatzen laguntzeko prest izango gaituzue.

Bertaratu beharrean, emailez ere egin dezakezue: prestatu hurrengo atalean aipatzen dugun dokumentazio guztia eta ikastola@ekintza.eus helbidera bidali.

Bestalde, Hezkuntza Sailak Online egiteko aukera ere eskaintzen du, Ikasgunea aplikatiboan zuen ziurtagiri digitalarekin zuzenean sartuz.

 

Zein dokumentazio behar da?

Matrikula EKINTZA Ikastolan egin edo Ikasgunean egin, ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da matrikula egin ahal izateko:

  • Familia liburua
  • Familiaren Errolda-agiria
  • NAN, gurasoena eta ikaslearena, izango balu.

Gainera, matrikula egiteko momentuan Hezkuntza Sailak eskatzen duen egoera sozioedukatiboaren galdetegia ere bete beharko duzue.

Azkenik, EKINTZA Ikastolan matrikula egiteko, aipatu dokumentazioaz gain, beste bi agiri atxiki beharko dituzue: EKINTZA matrikulazio orria eta Datu pertsonalen babes dokumentua.

 

Barematzeko dokumentazio lagungarria

Halaber, barematzeko aurkeztu daitekeen hautazko dokumentazioa gehitzeko aukera ere badago. Hauexek dira kontuan har daitezkeen faktoreak:

  • Bizileku edo lantokiaren hurbiltasuna
  • Familia ugari edo monoparentala
  • Ikasle ohia izatea
  • Genero indarkeria edo terrorismoaren biktima
  • Desgaitasuna

 

Matrikulazio prozesuaren datak

2024-2025 ikasturtean zure seme-alaba lehen aldiz eskolaratuko baduzu, edota ikastetxez aldatu behar baduzu, otsailaren 7tik 23ra bitartean egin behar duzu eskaera.

Behin matrikulazio garaia amaituta, martxoaren 12an argitaratuko dira eskatzaileen zerrendak.

Behin-behineko zerrendak martxoaren 26an aterako dira eta behin betiko zerrendak, aldiz, apirilaren 26an.

Zuen seme-alabak EKINTZA Ikastolan matrikulatzeko aukera egin duzuen familiak zuen esanetara gaituzue edozer zalantza argitu eta behar duzuen informazio guztia eskuratzeko.

 

EKINTZA Ikastola

Tontorgoxo Kalea, 18

20018 (Donostia, Gipuzkoa)

T.: (+34) 943 210307

E-mail: ikastola@ekintza.eus

 

Eskatu hitzordu pertsonalizatua EKINTZA Ikastola ezagutzeko

Bien bitartean, gure hezkuntza-proposamena, lantaldea eta instalazioak bertatik bertara ezagutu nahi badituzu, zatoz EKINTZA Ikastolara, ateak beti irekita ditugu. Eska ezazu bisita pertsonalizatua eta atsegin handiz gidatuko zaitugu.

EKINTZA Ikastolan zure seme edo alabaren alboan gaituzu ikastolan egiten duen ibilbide osoan zehar, 2 urtetik 18 urtera, bere potentzial guztia garatzen laguntzeko. Gure irakasle, hezkuntza-laguntza eta orientazio pertsonaleko lan talde profesional eta egonkorrak haur bakoitza gertutik jarraitzeko konpromisoa hartua dauka, helburu bateratu batekin: etorkizuneko erronkei aurre egiteko gai diren eta trebeak diren pertsonak prestatu eta etengabe aldatzen ari den gizarte batean erabateko bizitzaz goza dezaten.