EKINTZAko ikasleen erdia maila aurreatuan dago matematikan eta ingelesean, Euskadiko batazbestekoaren 25 puntu aurretik

Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Ebaluazioa Diagnostikoaren emaitzak jaso berri ditugu EKINTZA Ikastolan. Eta poz zein harrotasunez esan dezakegu gure ikasleek bataz beste konpetentzia guztietan atera dituzten emaitzak Euskadiko batez bestekoaren gainetik daudela, ebaluazioak kontuan hartzen dituen bi mailetan. Datuak nabarmenak dira, bereziki, matematika eta ingelesean.

Kanpoko ebaluazio guztiak mugatuak diren arren, ebaluazio diagnostiko honek gure ikasleen konpetentzia maila altua eta emaitzen joera positiboa dela adierazten digute. Alegia, ikastolan egiten dugun gertuko jarraipenak eta martxan dugun metodologia berritzaileak bere fruitua ematen duela ikus dezakegu!

Bi urtean behin egiten den kanpoko ebaluazio froga honek euskara, gaztelania, ingelesa, matematika, zientzia eta  ikasten eta pentsatzen ikasi konpetentziak ebaluatzen ditu eta joan den ikasturtean, gure ikastolako LH4 eta  DBH2 mailetako  ikasleek parte hartu zuten.

 

DBHn, % 46,3 maila aurreratuan matematiketan

Esan bezala, gure ikasleen emaitzak arlo guztietan onak izanik, matematiketan lortutakoak aipatzekoak dira. Orohar, maila aurreratuan dauden ikasle kopurua bereziki handia da eta hasierako mailan dagoen ikasle kopurua berriz, oso txikia. DBHren kasuan, Euskadiko batazbestekoarekin alderaztuz:

  • Euskadin, ikasleen 21,5% dago maila aurreratuan matematiketan. Gure ikasleen kasuan, ia ikaslegoaren erdia dago maila aurreratuan, %46,3a.
  • Beste aldean, gure ikaslegoaren %2,4a bakarrik dago hasierako mailan, Euskadiko batazbestekoaren %17,8arekin alderaztuz.

 

DBHn, % 48,1 maila aurreratuan ingelesean

Konpetentzia matematikoan bezala, ingelesean ere primerako emaitzak lortu dituzte gure ikasleak. DBHko datuei erreparatuz eta Euskadiko batazbestekoarekin alderaztuz:

  • Euskadin, ikasleen % 22,3 dago maila aurreratuan ingelesean eta, EKINTZA Ikastolaren kasuan, ia ikaslegoaren erdia da, %48,1a.
  • Hasierako mailan, aldiz, gure ikaslegoaren %3,7a dago soilik, Euskadiko batazbestekoaren %23,7arekin alderaztuz.

Azkenik, oso maila aurreratuan  kokatzen dira, baita ere, gure ikasleek Euskaran eta Gaztelanian hizkuntza komunikazioan lortutako emaitzak.

Zorionak guztiei egindako lanagatik eta erakutsitako gaitasunagatik!